Pribatutasun politika musikarientzat
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
|---|---|
Erantzulea | Euskal Editorea, S, L. (IFZ: B20809040), aurrerantzean, “enpresa” |
Helburuak | Musika-plataforma baten berezko zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea. Musikari, erabiltzaile eta bestelako interesdunekin sortutako harremanak kudeatzea. Erabiltzaileen interesekoa izan daitekeen informazioa helaraztea. |
Legitimazioa | Datuen tratamenduaren beharra zerbitzuak kudeatzeko (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Enpresak duen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak | Legez ezarritakoak eta Berria Taldeko kide diren beste enpresak (Berria Fundazioa barne). |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Martin Ugalde Kultur Parkea – 20140 Andoain (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuenbabesa@berriataldea.eus edo 943304345 telefonoan. |
Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
Tratamenduaren Erantzulea
“Tratamenduaren Erantzulea” Euskal Editorea, S.L. da, aurrerantzean “enpresa”.
I.F.Z.: B20809040
Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea
Herria: 20140 Andoain (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943304345
Helbide elektronikoa: datuenbabesa@berriataldea.eus
Indarrean dagoen legedia
Euskal Editorea, S.L. enpresak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
Arau osagarriak eta garapen-arauak.
Aplikazioa, webgunea eta sare sozialetako kanalak
“MUSIKA BERRIA” plataformaren webgune ofiziala www.musikaberria.eus da.
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean “MUSIKA BERRIA” plataformaren webgune ofiziala, aplikazioa eta honekin lotuta egon daitezkeen web kanalak, sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie aplikazio, webgune edo sare sozialen bitartez jasotako (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutako datu pertsonalak, Euskal Editorea, S.L. enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Tratamenduaren helburuak honako hauek dira:
Helburua: Musika-plataformaren berezko zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” DBEO 6.1.b artikuluaren arabera); enpresaren legezko interesa (DBEO 6.1.f art.); interesdunak emandako adostasuna (DBEO 6.1.a art.).
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, Berria Taldeko kide diren enpresak eta legez ezarritakoak izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
Sekretu eginbeharra
Euskal Editorea, S.L. erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Euskal Editorea, S.L. enpresako langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
Datu pertsonalak biltzea
Euskal Editorea, S.L. enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez gune pribatua erabiltzeko), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Euskal Editorea, S.L. enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Euskal Editorea, S.L. enpresak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, datuenbabesa@berriataldea.eus helbidera eskaera bat bidaliz, buletinean azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz edo enpresak erabiltzailearen eskura jar ditzakeen bestelako baliabiderik.
Sarbide gakoen erabilera
Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
Euskal Editorea, S.L. enpresak gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere gailua norbaitekin partekatzen badu.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Euskal Editorea, S.L. enpresari bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.
Euskal Editorea, S.L. enpresak eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Euskal Editorea, S.L. enpresarekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Euskal Editorea, S.L. enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Euskal Editorea, S.L. enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Euskal Editorea, S.L. enpresaren menpe.
“MUSIKA BERRIA” plataformaren presentzia Sare Sozialetan
MUSIKA BERRIA plataformak sare sozial eta web kanal desberdinetan profilak eduki ditzake, plataformarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin MUSIKA BERRIA plataformaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Euskal Editorea, S.L. enpresak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak MUSIKA BERRIA plataformarekin lotutako argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, MUSIKA BERRIA plataformak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie MUSIKA BERRIA plataformaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Euskal Editorea, S.L. enpresak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Euskal Editorea, S.L. enpresak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Euskal Editorea, S.L. enpresak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
MUSIKA BERRIA plataformak sare sozial batzuetako profilak jarrai ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Euskal Editorea, S.L. enpresak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Euskal Editorea, S.L. enpresak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Euskal Editorea, S.L. zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Euskal Editorea, S.L. enpresaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Segurtasun Neurriak
Euskal Editorea, S.L. enpresak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Euskal Editorea, S.L. enpresaren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko datuenbabesa@berriataldea.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, juridikoa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), datuenbabesa@berriataldea.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Indarraldia eta aldaketak
Euskal Editorea, S.L. enpresak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Euskal Editorea, S.L. enpresak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Euskal Editorea, S.L. enpresak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Jurisdikzioa
Euskal Editorea, S.L. eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Euskal Editorea, S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Euskal Editorea, S.L. enpresak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.