Lege informazioa musikarientzat
Indarrean dagoen legedia betez, jakinarazi nahi dizugu MUSIKA BERRIA plataforma eta APPa eta www.musikaberria.eus (aurrerantzean “plataformaa”) Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Izen soziala: Euskal Editorea, S.L. (aurrerantzean “BERRIA” edo “Tratamenduaren Erantzulea”)
IFZ: B20809040
Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943304345
Helbide elektronikoa: datuenbabesa@berriataldea.eus
Erregistro datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2034 tomoa, 73 folioa, SS-22521 orria.
MUSIKA BERRIA musika plataforma bat da eta honekin lotutako berezko zerbitzuak eskaintzen dira honen bitartez. Plataforma honen jabetza BERRIArena da eta plataforma, APPa edo webgunea bisitatu edota erabiltzen dituen pertsona honen erabiltzailea izango da (aurrerantzean “erabiltzailea”).
BERRIA “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du plataforma honen bidez egiten diren pertsonalen tratamenduei dagokienez. Baina BERRIAk kanpoko webgunetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira BERRIAren titulartasunekoak izango.
Helburuak
Plataformaren helburu nagusiak honako hauek dira:
Musika-plataforma baten berezko zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea.
Musikari, erabiltzaile eta bestelako interesdunekin sortutako harremanak kudeatzea.
Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Plataforma honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du plataforma honetan nabigatu.
Plataforma honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa plataformaren helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik plataformako informazioari. Bide beretik, ezingo du plataformako informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.
Bermeak eta erantzukizunak kentzea
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du plataforman argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. BERRIAk espresuki uko egiten dio plataforma honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Plataforma honek beste plataforma batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez; izan ere, ez du horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ere. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, tratamenduaren erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunekoak badira, beren erabilera–baldintzen arabera arautuko dira.
Tratamenduaren Erantzulea ez da plataforma honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. BERRIAk ez du bermatzen plataforman ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
BERRIAk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, plataforma honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Indarraldia eta aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira plataforma honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Web gunera sartzen den unean aurreikusitako arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, BERRIAren plataformara konektatzen zaren bakoitzean baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu.
Jurisdikzioa
BERRIAren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, BERRIA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo plataforman azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.