Komunitatea
Izan sare zabal baten parte
Egin bat euskal musika maite eta bultzatzen duen sarearekin. Edukia argitaratzeaz gain, musikariak, musikazaleak eta kultur eragileak elkartzen dituen mugimendu baten parte izango zara.
Askatasuna
Zeure buruaren jabe
Hemen zeuk erabakiko duzu zure edukiekin zer egin. Interfaze erraz bat erabilita, zeure kabuz egingo duzu dena: musika igo, biografia eguneratu, zure jarraitzaileak informatu. Zeure esku dago zer eta nola partekatu.
Kontua sortzen duzunean, zure edukiak kudeatzeko sarbidea izango duzu.
Zure edukia
Nahi duzun guztia,
leku berean
Lizentzia
Ez-esklusiboa eta doakoa
Zure abestiak MUSIKA BERRIAren streaming zerbitzuaren bidez eskaini ahal izateko lizentzia ez-esklusiboa eta doakoa da. Edukiak erreproduzitu, zabaldu eta komunikatzeko baimena besterik ez diguzu ematen, soilik zerbitzua emateko edo haren sustapena egiteko beharrezkoa den heinean. Zure edukia zeuk nahi duzunean kendu dezakezu plataformatik.
-
Sortu profila
Oinarrizko datuak besterik ez dituzu sartu behar.
-
Onartu baldintzak
Musikari kontu bat sortzean plataformaren erabilera baldintzak onartu beharko dituzu.
-
Partekatu edukiak
Berehala hasiko zara zure musika eta gainerako eduki guztiak kudeatzen.
Zaleen laguntza
Zaleen sostengua zuzenean jaso dezakezu
%100
MUSIKA BERRIAren bidez, musikazaleek dohaintzak egin ahal izango dizkizute. Ekarpen ekonomikoaren %100 zuretzat izango da.
Orain bertan hasi
Eskuratu zure musikari profila
Kontua sortzea doakoa da, eta minutu batean egingo duzu. Zuk erabakiko duzu nola, noiz eta zein edukirekin parte hartu.